Laugarren aldiz Nafarroako Artzain Txakur Txapelketan irabazle izan dira Antonio Alustiza aresoarra eta Ttiki txakurra

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 1a

Laugarren aldiz Nafarroako Artzain Txakur Txapelketan irabazle izan dira Antonio Alustiza aresoarra eta Ttiki txakurra TTIPI TTAPA

Txapelketaren 42.edizioan hamargarren garaipena eskuratu ditu Alustizak

Hamargarren txapela eman dio Ttikik Antonio Alustizari. Igandean, abuztuak 30, Nafarroako Artzain Txakur Txapelketaren 42. edizioa jokatu zen Uharte Arakilen, eta seigarren urtez segidan, Aresora joan zen txapela. Antonio Alustizak eskuratu zuen, Ttiki txakurrarekin. Txapelaz gain, trofeoa eta 200 euro jaso zituen.

1993an eskuratu zuen Alustizak bere lehen garaipena, Argi txakurrarekin. 1996an ere txapeldun izan zen Jairekin, eta 2000 eta 2001ean ere, irabazle izan zenean, Jai izan zuen ondoan. 2004an eta 2005ean, berriz, Argirekin jantzi zuen txapela eta 2006az geroztik, Ttiki du ondoan. Hamar garaipen, beraz, eta horietatik lau Ttiki oraingo txakurrarekin.

Bigarren eta hirugarren postuak, berriz, Baztanera joan ziren. Joxe Mari Istilart amaiurtarrarentzat izan ziren, Lagun eta Xarpa txakurrekin lortu zituen bi postu horiek. Postu horiekin trofeoak eta 145 euro eta 115 euro hartu zituen.

Sailkapena

Zortzi artzain eta 10 txakur aritu ziren lehian Uharte Arakilgo Geinbera zelaian, eta tartean eskualdeko aunitz. Txapelketa bukatuta, honela gelditu zen sailkapena:

1-Antonio Alustiza eta Ttiki (Areso).

2-Joxe Mari Istilart eta Lagun (Amaiur).

3-Joxe Mari Istilart eta Xarpa (Amaiur)

4-Jesus Razkin eta Hiru (Etxarri Aranatz)

5-Pedro Ansa eta Alai (Arano)

6-Josetxo Villabona eta Argi (Leitza)

7-Antonio Uharte eta Lagun (Uharte Arakil)

8-Jorge Oteiza eta Azeri (Oronoz-Mugairi)

9-Jorge Oteiza eta Amets (Oronoz-Mugairi)

10-Javier Fernandez eta Luna (Campanas)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun