Modu berezian hasiko dute Landagain eskolako haurrek ikasturte hau. A gripea dela eta, Maria Kutz Nafarroako Osasun kontseilariak aitzineratu bezala, hiru aste desberdinetan hasiko dira ikasleak. Junkal Altzuguren zuzendariak baieztatu digunez, «irailaren 3an Haur Hezkuntzakoak eta 1. ziklokoak hasiko dira eta hilaren 9an 2. eta 3. ziklokoak». Gripe-epidemiarik ez sortzeko Gobernuak martxan paratutako plan bereziaren barruan dago ikasturtea modu mailakatuan hastearen erabakia.