Argiak Matzadan

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 31

Argiak Matzadan TTIPI TTAPA


Denboraldi berriko entrenamenduak baldintza egokietan egiteko aukera izanen dute Gure Txokoa futbol taldeko jokalariek. Uztailaren 30az geroztik argiteria berria baitu Matzada futbol-zelaiak. Apirilean Gure Txokoak, Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Udalak hitzarmena sinatu zuten, eta horren bidez, 90.000 euro inguru kosta diren lanak osorik Federazioak ordaindu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun