Ertz jaialdia

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 31


Gainean dugu Ertz jai­aldiaren X. edizioa, ber­tze musiken jaialdia deitua. Bertze urte batez denetariko musika doinuak entzuteko aukera izanen da Beran, Donostian eta Tolosan (Gipuz­koa) eta Hazparnen (Lapurdi). Aurten hamar urteko ibilbidean ezagututako hainbat artista gonbidatu dituzte berriz.
Irailaren 9an emanen zaio hasiera Donostiako Tabakaleran, eta biharamunean ere Tabakaleran izanen da Ertz jaialdia.
Hilaren 12an Berako Kultur Etxean Toshimaru Nakamura & Ignaz Schick; Ander Lipus, Miren Gaztañaga & Xabi Strubell; Gregg Kowals­ky; Alex Mendizabal eta Tzesnek kontzertua eskainiko dute. Hilaren 13an, Kaxerna gaztetxean Mattin, Emma Hedditch, Anthony Iles & Howard Slater; Alex Mendizabal, Jakoba Errekondo, Juan Jose Aranguren; Adi Bera; Iñigo Ugarteburu eta Mursego etorri­ko dira.
Irailaren 14an Tolosako Bonberenea eta Donostiako Artelekuk hartuko du lekukoa eta eta 19an Hazparnek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun