Leitzako bosgarren pilota txapelketa abiatuko da ostiralean

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 27a

Irailaren 13an jokatuko dira finalak

Aurrera elkarteak antolatutako Leitzako bosgarren pilota txapelketa ostiralean abiatuko da. Hurrengo hiru asteburutan kategoria ezberdinetan banatutako ehun bat pilotarik hartuko dute parte, irailaren 13an jokatuko diren finaletarako txartel baten bila. Ostiral arratsaldeko 19:00etan jokatuko dute lehen partida kadete mailan: Juaristi eta Gabilondo, Iribarren eta Hernandorenaren kontra. Bigarrena jubenil mailakoa izanen da: Ansotegi eta Bolinaga, Madariaga eta Aretxabaletaren kontra eta bukatzeko Yoldi eta Iriarte, Rico eta Madariagaren kontra. Larunbat goizeko 9etatik aurrera zortzi partida jokatuko dira, lau alebin mailakoak eta lau infantil mailakoak. Barriola-Bakaikoa, Zubeldia-Sanchezen kontra ariko dira; Peña-Eskudero, Errandonea-Okiñenaren kontra; Lezea-Arandia, Zabala-Medinaren kontra; Egiguren-Petite, Laso-Zalduondoren kontra; Agirre-Iruretagoiena, Mujika-Iturriagaren kontra; Telletxea-Iribarria, Sagastibeltza-Gonzalezen kontra; Untxalo-Goñi, Gartziarena-Tolosaren kontra eta Egiguren-Ibarrondo, Olano-Murgaren kontra. Igande goizeko 10:00etan hasita hiru partida jokatuko dira, kadete, jubenil eta senior mailako bana. Aldaregia eta Lasa, Elezkano eta Ulangaren kontra ariko dira; Jaunarena eta Zinkunegi, Arrieta eta Lanaren kontra eta Onsalo eta Otxotorena, Idoarte eta Uzkudunen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun