Leitzako Santiburtzio pestetako lehen ospakizunak asteburuan hasiko dira

ttipi-ttapa 2009ko abu. 7a, 13:08
San Tiburtzio eguerdian Aurrerako ezpatadantzariek beraien saioa eskainiko dute. TTIPI TTAPA

Txupinazoa abuztuaren 10ean, astelehen arratsaldeko 18:00etan botako da

Leitzan astelehen arratsaldeko 18:00etan botako den txupinazoaren hasiko dira San Tiburtzio pestak, baina aurrez, larunbatean Erreparto eguna izango dute. Abuztuaren 8an, 12:30ean Poteoa eginen da gaiteroekin. 14:00etan Eskalarien bazkaria Aurreran. 16:00 Auzoz auzo Plazaola aldizkariaren banaketa eginen da; trikitilari, txistulari, akordeolari eta gaiteroan laguntzaz. 17:00etan txirrindulariak ibiliko dira industrialdean. 18:30ean kalejira eta txoznen irekiera eginen da. 22:00etan Lesakako bandak, Leitzako Jeiki abesbatzak, Aurrerako dantzariek, akordeoilariek, Trikitilariek eta dultzaineroak emanaldia ederra eskainiko dute. Gauerditik aurrera, kontzertuak izanen dira gaztetxean BIOK eta POG MATHON taldeekin.
Igandean Umeen Eguna ospatuko da. 8:00etan Diana eginen da txistulariekin. 11:30ean Umeen txupinazoa botako da Leitzako udaletxetik. Ondoren Aurrerako Pilota Eskolako gazteak arituko dira plazan: Sagastibeltza Egues, Zubiriaren kontra. 11:30etik 14:30era eta16:30etik 18:30era puzgarriak eta jokoak izanen dira. 18:30ean Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irikie plazan. 20:00etatik gauerdira dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin. Ordu berean buruhandiak eta gurpildun zezenak aterako dira.

Txupinazoa astelehenean

Astelehenean, abuztuaren 10ean, pesta bezpera ospatuko da. 11:00etan Kuadrilen arteko herri kirolak izanen dira plazan. 14:30ean Presoen aldeko bazkarie. Ondoren KUXKUXTU txarangarekin kalejira eginen da. 18:00etan txupinazoa botako da eta Plazaola aldizkariko azalaren egileari saria emanen zaio. Ondotik Incansables txaranga, txistulariak, erraldoiak, gaiteroak eta buruhandiak aterako dira. 22:00etan Suzko zezena. Gauerditik aurrera dantzaldia izanen da TXIMELETA taldearekin. 1:00etan INCANSABLES txarangaren erronda.

San Tiburtzio eguna

Asteartean, abuztuaren 11n, 8:00etan diana Txistulariekin. 9:00etan lehen Entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa ere eginen da txikienentzat. 10:30ean Meza Nagusia ospatuko da. Ondotik hamaiketako irikie Karrapen. 12:00etan Aurrerako Ezpatadantzariek saioa eskainiko dute plazan. Ondoren afizionatuen arteko pilota partidua jokatuko da: Joldi eta Iriarte, Onsalo eta Otxotorenaren kontra. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 18:00etan zezenak izanen dira plazan. 19:00etan Herri Kirol saio berezia izanen da herriko kirolariekin: Inaxio Perurena harri jasotzen ibiliko da, Migel Angel Sukuntza txingekin, Urdax harriarekin eta Arkaitz Olano, Ruben Saralegi, Jon Rekondo eta Ander Erasun aizkorarekin. Ondoren goxokiak banatuko dira. 19:30ean Incansables txaranga eta buruhandiak aterako dira. 22:00etan Suzko zezena. Gauerdian LAKET taldearekin dantzaldia hasiko da eta 1:00etan INCANSABLES txarangaren erronda eginen da.

Asteazken eta osteguneko ekitaldiak

Asteazkenean, abuztuaren 12an, 8:00etan Txistularien diana eginen da. 9:00etan entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 12:00etan KULKI taldearekin jolasak izanen dira umeentzat. Ondoren aparra plazan. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 17:30ean zezenak ibiliko dira plazan. 18:00etatik 20:00etara argazki lehiaketako argazkien erakusketa eginen da. 18:30ean Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren goxokiak banatuko dira. Gero, Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 19:30ean profesionalen arteko pilota partidua jokatuko da Amazabal pilotalekuan. 21:30ean Suzko zezena aterako da. 22:00etan Herri aparia eginen da plazan. 22:00etan afalostea eta Kalejira Incansables txarangarekin. 3:00etan Leitzeko Ingurutxoa dantzatuko da Plazan.
Abuztuaren 13an, ortzegunean, 8:00etan Diana joko dute Txistulariek. 9:00etan Entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 11:00etan Paella lehiaketa. 12:00etan Aurrerako pilotari gazteen partiduak jokatuko dira plazan: palaz, Iera Agirre eta Maite Urtasun, Judith Etxarri eta Maider Otegiren kontra eta eskuz, Sagastibeltza eta Zubiri, Jaunarena eta Zabaletaren kontra. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 18:00etan zezenak ibiliko dira plazan. 19:00etan bertsolariak ariko dira plazan: Andoni Egaña, Angel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Maialen Arzallus eta Igor Elortza. Ondoren goxokiak banatuko dira. 19:30ean Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 22:00etan Suzko zezena. Gauerdian dantzaldia hasiko da GARRAXI taldearekin. 1:00etan Incansables Txaranga aterako da erronda egitera.

Gazte Eguna eta Ezkondu eta Bikoteen Eguna bukatzeko

Abuztuaren 14ean, ostiralean Gazte Eguna ospatuko dute. 8:00etan Diana Txistulariekin. 9:00etan Entzierroa eta behiak plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 11:30ean Goiti beherak. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 14:00etan Gazte bazkaria Gaztetxean. Bazkalondoan, Gazteen jokuak plazan zezenekin batera zenbait joku ere eginen dituzte. 18:00etan zezenak ibiliko dira Plazan. 19:00etan ORKRESTA taldearekin kalejira eginen da. 22:00etan Suzko zezena aterako da. 23:00 kontzertua eskainiko dute plazan HABEAS CORPUS eta ZESATEK taldeek. 1:00etan Incansables Txaranga aterako da erronda egitera.
Abuztuaren 15ean, larunbatean, Ezkonduen eta bikoteen egunarekin bukatuko dira Leitzako pestak. 8:00etan azken diana joko dute txistulariek. 9:00etan Entzierroa eta behiak izanen dira plazan. Ondotik gurpildun zezenekin entzierroa. 12:00etan Herri kirolak izanen dira plazan: Xanti Olano eta Diego Riaño, Iker Vicente eta Mikel Zabaleta eta Eloy Kortxero eta Eneko Saralegi. 13:00etan Aurreratik Incansables Txaranga aterako da. 14:30ean Aurrerako Bazkideen bazkaria eginen da. 18:00etan Ezkondu eta bikoteen entzierroa eginen da eta zezenak aterakodira plazan. 19:00etan Ezkondu eta bikoteen Ingurutxoa dantzatuko da plazan. Ondotik buruhandiekin Incansables txaranga aterako da. Ondotik Plazan Aralar musika eskolakoen emanaldia eta goxokiak banatuko dira. 22:00etan Euskal musika izanen da. Euskal kantuen emanaldia PREFOSTA taldearen eskutik. Ondotik “Pobredemi” Incansables Txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun