Udako tailerren barne sukaldean sartu zituzten 6-12 urte bitarteko haurrak uztailaren 6tik 10era. Usaimena, zaporea, ikusmena, ukimena eta esperimentazioa landu zituzten sukaldearen inguruan. Saharatik etorritako hainbat haurrek ere parte hartu zuten. Hilaren 13tik 17ra, berriz, Hi haiz artista! tailerrean ibiltzekoak ziren, eta aste honetan Makinekin jostatu ikastaroan ari dira. Abuztuaren 7an amaiutko da aurtengo ekimena.