Herriko plazaren lurzorua erabat berritua geldituko da 2012an, 380.000 euroko aurrekontua duen obra gauzatzen denean, hain zuzen. 09-12 Hirurteko Planaren barrenean, Udalak Iruñari aurkeztutako aurrekontu haundieneko lana da onartutako proiektu hau. Errekaundi pasealekuko, kale nagusiko eta plazako argiteria berritzeari –176.000 euro– ezezkoa eman dio Nafarroako Gobernuak. Espidaldeko pistaren zolaberritze eskaera, berriz, –97.000 euro– erreserban utzi dute oraingoz.