Cederna Garalur Elkarteak Europako dirulaguntza lortu du Leader 4 kanpainaren barruan eta horri esker, Udalak %70ko dirulaguntza hartuko du WiFi sistemaren instalaziorako. Telekomunikazio Departamentura bidali dute WiFi sistema onartzeko tramitazioa eta hauek lizentzia ematean, mantenimendurako kuota bat ordaintzea eskatuko zaie erabiltzaileei.