Bisita gidatuak udan

TTIPI TTAPA

Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatuta, inguruko bertze herrietan bezala, Areson ere bisita gidatuak eginen dira. Herriko hainbat txoko ezagutzeko aukera eskainiko da, tartean, baserriak, kaleetako galtzada-harriak, eliza, Matxain errekako errota, Santa Kruz ermita, karobiak, ikuztegi oktogonala... Horiek denak ikusteko mendian barna ibili beharko da. Igandetan eginen dira ateraldi hauek, 11:00etan abiatuta eta 4 euro ordaindu beharko dira. 
Joan nahi duenak aldez aurretik eman beharko du izena, 948 507204 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun