Nafarroako Sorginen Ibilbideak herrian eginen du geldialdia

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 22a

Informazio plaka paratuko da goiko ermitaren ondoan

Badirudi, garai batean, Areson sorginak bizi zirela. Hori dela eta, Turismo Sailak bere asmo berrian parte hartzea proposatu dio Udalari.
Turismo Sailak Nafarroako Sorginen Ibilbidea berreskuratu nahi du eta hemen sorginak biltzen omen ziren lekua topatu da goiko ermitaren ondoan. Horrexegatik, hain zuzen, Turismo Sailak zulo horren ondoan plaka bat jarriko du historia azalduz eta sorginen ibilbidearen nondik norakoak aipatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun