“2009ko uda oihanaren bihotzean” egitasmoa plazaratu du Plazaola Partzuergo Turistikoak

ttipi-ttapa 2009ko uzt. 20a, 13:04
Kanpainaren aurkezpena Lekunberrin. Tartean daude Iñaki Perurena, Xabier Xabalo Leitzako alkatea eta Jaione Olazabal Aresoko zinegotzia. TTIPI TTAPA

Leitzan Peru-harri parkea, herrigunea eta Leitzalarrea eta Saralegiren Arro baserria ezagutzeko aukera izanen da eta Areson eliza

Leitzan Peru-harri parkea, herrigunea eta Leitzalarrea eta Saralegiren Arro baserria ezagutzeko aukera izanen da eta Areson eliza2009ko uda oihanaren bihotzean izenburupean hainbat bisita gidatu antolatu ditu Plazaola Partzuergo Turistikoak uda honetarako. Ultzama, Basaburua, Larraun, Lekunberri, Areso eta Leitzan eginen diren 11 proposamen jaso dira, horietatik hiru Leitzan eta bat Areson egiteko.

Leitzan Peru-Harri, Arro baserria eta herrigunea

Horietako bat Peru-harri Perurenatarren harriaren parkera joateko da. Eskaintza honetan, parkeaz gain, baserria bisitatu eta herri kirolen historia eta Iñaki eta Inaxioren markak ezagutzeko aukera eskainiko da. Bisita hauek larunbat eta igandetan eginen dira 11:00etan. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta 3 haurrek. Izena aurretik eman behar da (659 701045).
Herrigunea eta Leitzalarreko izei zuriak ezagutzeko aukera emanen du bigarren bisitak. Plazatik abiatuta, herrigunea, etxe tradizionalak, ikuztegia, eliza... ikusiko dira. Ondotik, norberaren autoan Leitzalarrearaino joan eta izei zuriak ikusteko modua izanen da, monumentu natural izendatuak. Bisita hauek larunbatetan eginen dira, 17:00etan, 6 euro ordainduta. 948 507204ra deitu behar da aurretik.
Hirugarren eskaintza Kristina Saralegiren Arro baserrira joateko da. Hango aziendak ikusi eta talogintza-tailerra eta horien dastaketa egitea proposatuko du. Asteazkenetan eginen da, 11:00etan, 10 euro ordainduz. 610 378543ra deitu behar da izen-emateko.

Areson eliza

Areson elizara eta inguruetara bisitaldiak eginen dira igande goizeko 11:00etan eta horretarako 948 507204 telefonora deitu behar da.

Aukera zabala

Leitza eta Aresokoez gain, Ultzaman Ezkurdi eztiak eta erlezaintza museoa eta Orgiko hariztia, Basaburuan Jautsaratsko haritz monumentalen ibilbidea eta kaaño landa etxea, Iribasko iturburua eta etxe tipikoa, Espeloabentura Mendukilon, Lekunberriko Alde Zaharra eta Etxarriko Bikain gaztandegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun