Jose Javier Mujika gogoratu zuen UPNk Leitzan, bere heriotzaren zortzigarren urteurrenean

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 15a

Uztailaren 14an zortzi urte bete ziren ETAk Jose Javier Mujika Leitzako UPNko zinegotzia hil zuela, bere etxeko atarian zegoen autoan bonba jarrita. Atzo, urtemuga hori gogoratu nahi izan zuten ehun bat lagunek eta bere babesa adierazi zioten Reyes Zubeldia emazteari eta Daniel, Jose Francisco eta Raquel seme-alabei.

Hainbat agintari

Ekitaldian izan ziren Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea, Yolanda Barcina Iruñeko alkate eta UPNko presidentea, Alberto Catalán eta Maria Kutz kontseilariak, baita Nafarroako PPko ordezkariak ere, Jose Ignacio Palacios presidentea buru zutela. Barcinak lore-xorta eman zion Mujikaren alargunari eta bere aldeko otoitza ere egin zuen Ander Gillegi apaizak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun