Abian dira Udako Tailerrak eta Haur Txokoa Udan ez gelditu etxean lelopean. Ekainaren 30ean Aire, aire! ekimenaren baitan, haurrak urarekin jolasean ibili ziren Erleta eskola inguruan. Udako giroan murgiltzeko eta eskola amaiera ospatzeko antolatu zuten hilaren 3ra bitarte Aire, aire! egitasmoa. Haurrek pozarren hartu zuten ideia. Orain, berriz, Sukaldean Esperimentatu tailerraren txanda da, ostiralean bukatuko dute. Usaimena, zaporea, ikusmena, ukimena… lantzen ari dira, beti ere sukaldearen inguruan.