Dirulaguntzak

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

Udalak Leitza, Areso, Arano, Goizueta, Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriren izenean aurkeztutako hiru proiektuei dirulaguntza eman die Nafarroako Gobernuak. Biomasaren azterketa, auditoria energetikoa udal eraikinetan eta argiteria publikoan eta konpostajea etxe eta eskoletan. Hiru horiek dira subentzioa jaso duten proiektuak.
Auditoria energetikoa egitearen helburua energia aurreztea da eta horretarako 38.396 euroko proiektua aurkeztu zuten aipatu udalek. Dirulaguntza, berriz, 15.358,4 eurokoa izan da.
Etxeetan eta eskolan konpostajea bultzatzeko proiektua ere bideratu zuten Mendialdeko udalek, konpostajearekin proba pilotu bat eginez, honda­kinak murriztu eta birziklapena indartzeko. Kasu honetan proiektuak 24.482,30 euroko aurrekontua zuen, eta laguntza 9.752,92 eurokoa da.
Azkenik, biomasarena dago. Inguruan baso asko dagoela-eta, bioma­sa energia berrizta­garri gisa erabiltzea proposatu zuten udalek, ingurumenerako onuragarria izateaz gain, ekonomiko­ki ere eskualderako errentagarria izanen delakoan. Aurkeztutako proiektu hau ere onartu zaie, eta 39.500 euroko aurrekontua duen proiektua­rentzat, 15.800 onartu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun