Kuartela zena gaztetxe bihurtu zela lau urte igaro dira dagoeneko. Gazteek auzolanean egindako lanaren emaitza izan zen Atekabeltz Gaztetxea, eta orain, lau urte beranduago, urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte uztailaren 25erako. Goizean, 11:00 aldera frontenis txapelketako finalak jokatuko dira. Eguerdian, bazkaria izanen da Gaztetxean bertan. Aipatu, bazkarirako sarrerak Torrean daudela salgai. Bazkalondoan, berriz, kalejira izanen da Iruñeko Elektrotxarangarekin eta gauean kontzertuak