Areso sokatiran

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelke­tak aurrera segitzen du eta Aresoko mutilek ere lanean jarraitzen dute. 680 eta 640 kilokoen kategorietan hirugarren postua lortu zuten, eta orain 600 eta 580 kilokoak gelditzen zaizkie. Larunbat honetan, uztailak 11, 580 kilokoen txapelketako jardunaldia jokatuko dute Goiherrin (Bizkaia); uztailaren 19an, 600eko finala Mutrikun (Gipuzkoa); uztailaren 25ean 580koen jardunaldia Getxon (Bizkaia) eta biharamunean, uztailak 26, 580koen azken saioa Gaztelun (Gipuzkoa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun