Ludoteka abian

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

Uda honetan ere, neska-mutikoentzako ludoteka zerbitzua martxan jarri da. Kasu honetan, Ainara eta Amaia leitzarrak izan dira aukeratuak eta beraiek izanen dira gaztetxoen arduradunak. Abuztuaren 7a arte egongo da zerbitzua zabalik, goizero bi orduz. Tarte horretan hainbat jardueratan ariko dira umeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun