Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketak aurrera segitzen du eta Aresoko mutilek ere lanean jarraitzen dute. 680 eta 640 kilokoen kategorietan hirugarren postua lortu zuten, eta orain 600 eta 580 kilokoak gelditzen zaizkie. Larunbat honetan, uztailak 11, 580 kilokoen txapelketako lehenbiziko jardunaldia jokatuko dute Goiherrin (Bizkaia).
Joan den larunbatean, berriz, 600 kiloko saioa jokatu zen, Mungian (Bizkaia). Euskadiko Sokatira Txapelketako zortzigarren saioa izan zen eta Goiherri A taldea gailendu zen, tiraldi guztiak irabazi baitzituen, lehen jardunaldian bezala. Erandioko taldeak berriro hartu zituen mendean lehian aritu ziren gainerako lau taldeak. Aresok ez zuen parte hartu.
Hurrengo jardunaldiak
Uztailak 11, larunbata, 580 kilokoen jardunaldia: S. Cristobal-Goiherri (Bizkaia)
Uztailak 19, igandea, 600eko finala: Mutriku (Gipuzkoa)
Uztailak 25, larunbata, 580: Getxo (Bizkaia)
Uztailak 26, igandea, 580ko finala: Gaztelu (Gipuzkoa).