Nafarroako Pilota Federazioak antolatzen duen Nafarroako Herriarteko txapelketan Leitzak jokatuko du finala. Uharteren kontrako finalaurrekon, joanekoan, bina partida irabazi zituzten, baina leitzarrek hamar tantuko abantaila lortu zuten.
Etxean lautik hiru irabazi
Leitzako Amazabal pilotalekuan ekainaren 27an, larunbat arratsaldean erabaki zen finalerako txartela eta etxekoek ez zuten hutsik egin, hiru partida irabazi baitzituzten.
Alebinetan, Jon Lezeak eta Ander Eskuderok 18 eta 11 irabazi zioten Uharteko bikoteari. Infantiletan, Anartz Olanok eta Mikel Hernandorenak 18 et0 10 irabazi zuten eta jubeniletan, Xabi eta Jon Jaunarena anaiek 22 eta 6. Dagoeneko sailkapena segurtatua zutela, seniorretan, 16-22 galdu zuten Asier Garcia eta Mikel Iriartek.