Jaietako artisau erakusketan parte hartzeko gonbitea luzatu dute antolatzaileek

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 24a, 12:41

Tortilla lehiaketan parte hartzera ere animatu dituzte herritarrak

Azken urteetan bezala, aurten ere Santio jaietan ostiral arratsaldez, artisau azoka ospatu nahi dugu. Horretarako, zuen laguntza behar beharrezkoa dela badakizue. Horregatik zuen postuak prestatzeko deia egin nahi dizuegu. Zuen eskuz egindako edozerk balio du, baita zuen baserrietako produktuek ere. Sagardoa, gazta, txakolina eta nahi dena ekartzeko aukera zabalik duzue. Beraz, animatu, denon artean festa polita antolatzen da eta.

Tortilla lehiaketa

Egun berean urteroko tortila lehiaketa ere antolatu dugu eta horretarako ere zuen laguntza behar beharrezkoa izango da. Animatu parte hartzera!
Jaietako gainerako egitarauaren berri hurrengo alean emango dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun