Sanjuan bezperako sua

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 24a

Herriko gaztetxoak Sanjuan bezperako sua egiteko prestaketetan ibili dira aurten ere, herrian barna pentsu-zakuak, egunkariak, kartoiak eta abar biltzen etxez etxe. Azken aldian, ohitura bihurtu da, eta jendeak materiala gorde egiten du umeek egun horretan disfruta dezaten. Ikusgarria izaten da, denak bizikletaz soka batetik tiraka ibiltzen baitira herri guztian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun