Gazteak lagunartean Sanpedro jaiak prestatzen ari dira. Larunbat eta igande honetan, ekainak 27 eta 28, ospatuko dira.Ekitaldien artean, larunbaterako Guraso Elkarteak Sendavivara antolatu duen irteera dago. Nahi duten guztiak joan daitezke, autobusa bete arte.
Nabari da bai uda ailegatu zaigula eta ikasteko garaia alde batera gelditu dela. Festatan murgildu gara erabat.