Sagardo Egun arrakastatsua

Asier IMAZ 2009ko eka. 24a, 12:36
TTIPI TTAPA

Kultur Taldea eta Aurrera Kirol Elkartea «oso gustura» gelditu ziren ekaina­ren 13an lehen aldiz egin zen Sagardo Egunak izandako erantzuna ikusita. 700 bat sagardo botila edan ziren guztira, Aurrerako eta Kultur Taldeko logoarekin 400 baso saldu ziren, baita grabaturik gabeko beste 150 baso ere. Pintxoetan 550 txorixo egosi saldu ziren eta gaztarenak 400 inguru. Hurrengo urtean antzeko zerbait egiteko gogoz gelditu dira antolatzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun