Aurrera finalerdietan

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 24a, 12:34

Nafarroako Herri Arteko Txapelketan multzo berean jokatu dute Leitzak eta Uhartek. Etxetik kanpoko partidan bi partida irabazi zituen bakoitzak, aldeko eta aurkako tanto kopuru berarekin. Berdiketa Leitzan hautsi zen, etxekoek 15 tantoko errentaz irabazi baitzu­ten. Lehen ligaxka amaituta, bi taldeek finalerdietarako txartela lortu zuten: Aurrerak lehen postuan eta Uharte lauga­rren. Ondorioz, elkarren aurka bi partida jokatu beharko dituzte berriro: etxean eta kanpoan. Joa­neko partidak Uharten jokatu ziren joan den aste­buruan eta itzule­rakoak larunbat honetan eginen dira Amazabalen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun