Kax Kax Euskara Taldea aurkeztu dute

Asier IMAZ 2009ko eka. 24a, 12:34
Euskara Taldearen aurkezpena ekainaren 16an egin zuten. TTIPI TTAPA

Euskararen erabileraren inguruko neurketa ere egin dute

Euskara bultzatu eta sustatzea. Horixe da Kax Kax Euskara Talde sortuberriaren helburua. Herrian talde «ez-formal» baten beharra zegoela ikusita, 2008ko urrian abiatu zuen Kax Kaxek bere ibilbidea eta geroztik, taldea osatzen, lan-ildoak hautatzen, kale-neurketak egiten eta abar ibili dira. Egindako lanaren fruitua ekainaren 16an aurkeztu zuten.
Taldea aurkezteaz gain, euskararen erabileraren kale neurketaren emaitzak ere jakinarazi zituzten. Horren arabera, herritarren %72ak euskara erabiltzen du; %26,4ak gaztele­ra, eta %1,6ak beste hizkuntzaren bat. Adin taldeei dagokienean, haurrak eta gazteak dira batez ere euskaraz mintzat­zen direnak (haurren %91,9a eta gazteen %93,4a), eta gutxien helduak (%63,4) eta adinekoak (%50). Horrekin batera, aipatu, emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago erabiltzen dutela euskara: emakumeen %78,6ak eta gizonen %65,7ak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun