Larunbat honetan, ekainaren 13an, Sagardoaren Eguna ospatuko dute Leitzan lehen aldiz, Aurrera eta Alke kultur elkarteak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren, Leitzako Udalaren, Leitzako tabernen eta Nafarroa eta Gipuzkoako Sagardogile Elkartearen laguntzaz. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera herriko plazan sagardoa, gazta eta txistorraren dastaketa, trikitixa, bertsolariak eta beste zenbait ekitaldi izanen dira. Aipatzekoa da, Gipuzkoako eta Nafarroako sagardogileen elkarteko 16 sagardotegiren dastaketa izanen da, tartean Astigarragako Petritegi eta Lizeaga, Usurbilgo Arratzain, Errenteriako Egi-luze, Hernaniko Iparragirre eta Olaizola, Martuteneko Barkaiztegi, Aldazko Martitxonea, Lekarozko Larralde, Berueteko Behetxoneko borda, Lesakako Linddurrenborda eta Lekunberriko Toki Alai.