Espainiako Federazio arteko torneoa irabazi du Jon Jaunarena leitzarrak

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 10a

Jon Jaunarenak dohain bereziak ditu pilotarako. TTIPI TTAPA

Finala Errioxako ordezkariaren kontra irabazi zuen

Jon Jaunarena leitzarraren bertze garaipen bat izan da, ez baitira gutxi dagoeneko lortutakoak. Berriki Espainiako Federazio arteko txapelketan Nafarroako ordezkaria izan da 22 urtez azpiko kategorian eta garaipena eskuratu du. Maiatzaren 29an, Adarragan, 18-0 irabazi zion Soriako ordezkariari eta maiatzaren 31n, finala jokatu zuen Lizarran Errioxako pilotariaren kontra. Honek ere ez zion aparteko arazorik eman, 18-6 irabazi baitzuen Aurrerakoak. Asteburu betea izan zen Aurrerako pilotariarentzat. Izan ere, Nafarroako Herriarteko txapelketan ere jokatu behar izan zuen jubenil mailan Xabier Jaunarenarekin batera. Maiatzaren 29an Amazabalen Uharteren kontra jokatu eta 22-6 irabazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun