Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan, multzo buru izanik finalerdietarako txartela lortu du Leitzak, Arbizuren kontra jokatutako lau partidak irabazi ondotik. Aipatzekoa da Jon Jaunarenak, Xabier anaiarekin batera, Ezkurdia eta Lukinen kontra jubenil mailan jokatutako partida bikaina, azkenean 22 eta 21 irabazi baitzuten leitzarrek. Alebinetan 11-18 irabazi zuten Leitzako Jon Lezea eta Ander Eskuderok, infantiletan ez zen Arbizuko bikoterik aurkeztu, beraz 18-0 irabazitzat eman zioten leitzarrei eta seniorretan 14 eta 22 irabazi zuten Iñigo Zubillaga eta Mikel Iriartek.
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, larunbat goizean zenbait partida jokatu ziren lrunbat goizean Leitzako Amazabal pilotalekuan. Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Joseba Eskudero eta Beñat Altzelaik 18 eta 11 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari. Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Oier Berasategi eta Mikel Lanak 18 eta 11 irabazi zieten Aurrerako Joanes Illarregi eta Ander Alduntzin-i.
Bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Sagastibeltza Egues eta Xabi Zubiriak 18 eta 7 irabazi zioten San Migueleko bikoteari.
Hirugarren mailako kadetetan, Aurrerako Xabi Eraso eta Mikel Onsalok 22 eta 20 irabazi zioten Lodosako San Francisco Javier taldeko bikoteari.
Leitzatik kanpo ere aritu ziren zenbait partida Nafarroako Kirol Jolasetan. Lizarran, bigarren mailako alebinetan, Mikel Eraso eta Aimar Gilek 11 eta 18 galdu zuten San Migueleko bikotearen kontra eta lehen mailako kadetetako partida estuan, Joxerra Aldaregiak eta Mikel Hernandorenak 22 eta 21 irabazi zioten San Migueleko bikoteari.
Olano eta Tolosa Lizarrako txapelketako finalean
Bestelako txapelketetan, Lizarran, infantil mailako finala jokatuko dute Aresoko Anartz Olanok eta Tolosak, finalerdian 18 eta 5 irabazi ondotik. Hitza txapelketan ere, bikote berak garaipena ñortu zuen Adunan, 18 eta 8. Irurtzungo txapelketan, Ibai Barberenak eta Iñigo Mitxausek 18 eta 9 irabazi zuten. Elgetako txapelketan, azkenik, Jon Jaunarenak 22 eta 6 irabazi zion Uzkudun-i.