Dantzariak ere herriko festak prestatzen hasiak dira. Azken urteetan herriko Ingurutxoa berreskuratu egin da, eta gazteak eta nahi duen edonork parte hartzen du, entseguetara azaldu eta gero, noski! Aurten Guraso Elkarteari gogoratu zaio, umetxoek ere parte har dezaketela eta astean bitan entseguak izanen direla. Irakaslea Nerea Azpiroz da, dantzari ohia eta lehen ere lan honetan ibilia, eta 4 eta 14 urteko ume eta gaztetxoei erakutsiko die.