Aresoko taldeak aurrera segitzen du Euskadiko Sokatira Txapelketan. 680 kilokoen kategorian hirugarren gelditu zen, Gaztedi taldearekin batera eta orain 640 kiloko txapelketan ari da. Maiatzaren 30ean jokatu zuen Laukizen (Bizkaia) lehen jardunaldia eta hartan hirugarren sailkatu zen, Mutrikurekin berdinduta. Bigarren jardunaldia, berriz, larunbat honetan, ekainak 13, Goiherri Martiartun (Erandio, Bizkaia) jokatuko da.