Uda garaian, beste urte batez, Udalak bi langile kontratatu ditu lau hilabeterako, eta herriko hainbat lan egiteko. Lan anitzetako langilearekin ari dira eta beste lan batzuen artean, mendiak garbitzea eta herriko pistak txukuntzea dira euren egitekoak. Langile hauek kontratatzerakoan, langabezian egotea zen baldintzetako bat, eta herriko jendeak lehentasuna izan du. Beraz, ekainaren 1az geroztik, Txomin Goikoetxea eta Jose Martin Onsalo lanean ari dira. Aipatu, Udalak 9.949 euroko dirulaguntza jaso duela Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzutik langabeak kontratatzeko.