Erleta eskolako haur saridunak

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 9a

Egin kirola eta gozatu izeneko VII. Marrazki eta Ipuin Lehiaketan, Haur Hezkuntzako kategorian, Nafarroko lehen saria Saioa Maritorena bost urteko neskak lortu du. Eskolak ere bere saria izango du –aurreneko aldiz jarri dute hau– Nafarro mailan lehen saridun bat bertako ikaslea izateagatik. Sari banaketa asteazken honetan egitekoa da, Iruñean.

Sari gehiago

Nafarroako Bertso Paper lehiaketan ere hainbat sari etorri dira Leitzara. Hirugarren zikloan, lehen saria 6. mailako Martxel Intxaustirentzat izan da eta bigarren zikloan, lehen saria laugarren mailako Joa­nes Illarregirentzat. Pedro Diaz de Ultzurrun deklamazio sariketako irabazlea, berriz, laugarren mailako Sugar taldea izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun