Pasa den maiatzaren 23an, Goizuetako dantzari txikiak Añorgara joan ziren Dantzari Txiki egunean emanaldi bat egitera. Bi talde joan ziren Goizuetatik eta denetara, sei bat dantza dantzatu zituzten. Lehenengo, desfile txiki bat egin zuten eta ondoren, Añorgako plazan dantza saio bikaina eskaini zuten. Dantzariek hango etxeetan bazkaldu zuten eta ondotik plazan musika izan zen.