Euskararen normalizazio planaren barrenean, neurri berriak hartuko ditu Udalak gure hizkuntzaren erabilera indartu eta bultzatzeko helburuarekin. Administrazioaren barreneko eta kanpoko harremanak (herritarrekin eta beste administrazioekin) euskaldunduko omen dira horretarako, euskara ez dakiten herritarren eskubideak errespetatuz beti ere. Plan honen bitartez, herritarrentzako dokumentu argiak eta ulerterrazak bideratuko dira. Euskara kontutan hartuko da gainera, edozein kontratutan, eta euskaraz lan egiteko materialen sorrera bultzatuko da. Gure hizkuntzaren erabilera normalizatzeko herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela dio Udalak. Beraz, udaletxera jo behar denean –nola idatziz hala ahoz– beti euskaraz egitea eskatuko zaie herritarrei.