Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko neska-mutikoen X. topaketa izan da aurtengoa eta hitz batekin borobidu daitekeena: ederra. Oso antolakuntza ona, jendearen parte-hartzea bikaina, umeen gozamena eta eguraldiak jarri zuen kolorea. Ederki joan zen eguna. Musika doinuek eta algarak alaitasuna jarri zuten eta helburua emaitza onarekin bete zen.