Pirata txiki ugari pailazoei begira

Asier IMAZ 2009ko maiatzaren 29a

TTIPI TTAPA

Txaloak lehenik, gero zurrumurruak eta azkenean oihuak. Horrela egin zieten harrera haurrek Pirritx, Porrotx eta Marimototsi. Batzuk pailazoz margoturik gerturatu ziren. Denen artean kiroldegia bete egin zuten maiatzaren 13an, ia sarrera denak saldu baitziren. Hiru euskal pailazoek eta euren lagunek Piratak ikuskizuna eskaini zuten txiki eta handien gozamenerako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun