Garaipen itzela Arbizuren aurka

Asier IMAZ 2009ko maiatzaren 29a

TTIPI TTAPA

Nafarroako Herri Arteko Txapelketan Leitzak Arbizuren aurka jokatu zuen maiatzaren 23an Amazabal pilotalekuan. Lau mailatan neurtu ziren bi herriak eta etxekoek lau garaipenak eskuratu zituzten. Alebinen partidan Jon Lezea-Ander Eskudero bikoteak 18-10 irabazi zuen. Infantiletan Anartz Olanok eta Mikel Hernandorenak 18-0eko garaipena lortu zuten. Jubeniletan Xabier eta Jon Jaunarena erraz nagusitu ziren, 22-5. Azkenik, seniorretan, Aritz Sagastibeltzak eta Mikel Iriartek 22-4 irabazi zuten. 4-0 emaitza honekin finalerdietan sartzeko aukera handiak ditu Leitzak, izan ere, lehen jardunaldian, Uharteren aurka berdinketa lortu zuen. Txapelketan aurrera egiteko bi bide daude: multzoko lehen postua lortu edota hiru multzoetako bigarren onena izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun