Udan ez gelditu etxean lelopean Udalak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Euskara Zerbitzuak gaztetxoenek udako oporrak hartzen dituztenerako, tailerrak antolatu dituzte ekainaren 29tik abuztuaren 7ra. 3-6 urtekoentzako Haur Txokoa izanen da. Elkarkidetza suspertzeko jolasak, kirolak, ekintza artistikoak eta ingurumena ezagutzeko jarduerak eginen dituzte. 6-12 urteko haurrek ere hainbat tailerretan parte hartzen ahal izanen dute. Aire, aire! ikastaroan, jolasak, irteerak, jokoak... eginen dituzte. Ekainaren 29tik uztailaren 3ra izanen da. Uztailaren 6tik 10era Sukaldean esperimentatu tailerra eginen da, usaimena, zaporea, ikusmena, ukimena eta esperimentazioa sukaldean lantzeko. Hi haiz artista! uztailaren 13tik 17ra izanen da, «perfekzioa ahaztu eta artearen mundua zure modura disfrutatzeko». Uztailaren 20tik 2ra Makinekin jostatu ikastaroa eskainiko da, mekanismoak ezagutzeko. Munduari bira aste batean uztailaren 27tik 31ra eginen da, beste herrialdeetako musika, hizkera, jantziak eta jolasak ezagutzeko. Abuztuaren 3tik 7ra, azkenik, Momenturik hoberenak tailerrarekin, esperientziarik goxoenak errepikatzeko modua izanen da. Izena eman nahi duenak ekainaren 3tik 12ra bitarteko epea izanen du, 012ra deituta. Informazio gehiago: 948 510840.