Herriko kaleetan barrena, betizuak ibiltzeak sortzen duen arriskuak eta jendearen haserreak bultzatuta, azienda hauek bahitu eta Foru Poliziari deitu izan dio Udalak. Horietako batean, isuna eman zioten jabeari poliziek. Honetaz gain, askotan bildu da alkatea Landa Garapen eta Ingurumen Departamentukoekin. Aipatutakoaz aparte, Nafarroako Gobernuak, alkateak esan zigunez, ez dio saneamendua igaro betizu herrizaleen esplotazioari. Udalak, bere aldetik, PAC zertifikatua –larre komunalean bazkatzeko eskubidea ematen duena– ukatu dio.