Bai Euskarari Ziurtagiria indartu nahi du Euskara Zerbitzuak

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 28a, 17:44

Langilea kontratatuko du sustapen lana egiteko

Aurten ez da Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldirik eginen, bi urtetik behin eginen delako, baina halere, ziurtagiria indartzeko lanean segitzen du Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Euskara Zerbitzuak. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea pertsona bat kontratatzekoa da ziurtagiria duten entitate guztiengana joan eta bakoitzak dituen konpromisoen eta bakoitzaren egoeraren segimendua egiteko. Horren arabera, elkarteak ziurtagiria berrituko lieke. Gisa berean, ziurtagirik ez duten entitateei ere eskuratzeko gonbitea egin nahi die Euskara Zerbitzuak. Bestalde, hainbat dira Euskara Zerbitzuak aurten landu dituen proiektuak. Goizuetan, Kultur Taldearekin batera, Xapo aldizkariaren 8. alean kaleratu dute hil honetan. Ordenagailuan euskaraz lan egin eta software librea erabiltzeko ikastaro bat ere egin dute eta irakurzaletasuna bultzatzeko euskarazko produktuak paratu zituzten Txino auzoko bestetan. Bestalde, urritik maiatzera ludoteka abiatu zuen Leitzan eta Areson. Ikasturtea ostegun honetan Areson eta ostiralean Leitzan bukatuko da. Gainera, aurten ere udarako aisaildi eskaintza antolatu da Leitzan: Haur Txokoa eta tailerra gaztetxoentzako. Azkenik, esan, helbide elektroniko berria duela Euskara Zerbitzuak: laga@iparmank.org. Hona helbidearen azalpena: laga, ‘L’eitza, ‘A’reso, ‘G’oizueta eta ‘A’rano eta iparman, ’ipar’radeko ‘mank’omunitatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun