Goizuetako Umore Ona futbito taldeak hainbat eskertza luzatu nahi dizkie herriko eragile eta zaleei. Lehendabiziko eta behin, eskerrak Umore Ona Elkarteari emandako laguntza ekonomikoagatik, bestela ez baikenuen parte hartzerik izanen GIpuzkoako hirugarren mailako areto futbol txapelketan. Ondoren, ikusle guztiei, larunbatero herriko frontoia leporaino bete duzuelako. Umeek, gazteek, helduek… ikaragarria da taldea animatzeko eduki duzuen grina. Ez dugu inon ikusi horrelako girorik, ezta antzekorik ere. Etortzen ziren kontrarioak ere harrituta gelditzen ziren. Baten bati entzun zaio komentario hau: «Goizuetan jokatzea zaila da, herri guztiaren kontra aritu behar baita».
Eta azkenik, eskerrik beroenak kanpoko gure partidetara mugitu den jende guztiari; nahiz kanpoan jokatu, gehiago izan dira askotan gure jarraitzaileak bertakoak baino. Zarautz, Ordizia edo Aretxabaletan, esate baterako.
Besterik gabe, talde guztiaren izenean, mila esker eta heldu den urtean ere hain arratsalde politak pasatuko ditugulakoan agurtzen gara. Herriko azken partidan atera genuen pankartak zioen bezala: garaipenik haundiena, zuek eman duzuena.
Umore Ona futbito taldea