Nafarroako Kirol Jolasetako partida gehienak irabazi zituzten Aurrerako pilotariek

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 27a, 10:07

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean hainbat partida jokatu zituzten Aurrerako pilotariek larunbat goizeko 10:00etatik aurrera. Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Joseba Eskudero eta Beñat Altzelaik 18 eta 8 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari eta Joanes Illarregik eta Ander Alduntzinek 18 eta 7 irabazi zioten Errekako bikoteari. Hirugarren mailako alebinetan, David Muenalak eta Josu Sukuntzak 18 eta 14 irabazi zioten Aranpilotako bikoteari. Bigarren mailako alebinetan, Mikel Erasok eta Aimar Gilek 18 eta 7 irabazi zioten Errekako bikoteari. Bigarren mailako infantiletan, Iñaki Saralegik eta Lenitz Galartzak 13 eta 18 galdu zuten Esteribarko bikotearekin. Hirugarren mailako kadetetan, Xabi Erasok eta Mikel Onsalok 22 eta 13 irabazi zioten Paz Zigandako bikoteari eta lehen mailako infantiletan, Anartz Olanok eta Ibai Barberenak 18 eta 12 irabazi zioten Esteribarko bikoteari.

Iruñean ere garaipena

Etxetik kanpo jokatutako partida bakarrean, Iruñeko Aranzadin, bigarren mailako infantiletan, Mikel Sagastibeltza Egues eta Xabi Zubiriak 18 eta 4 irabazi zioten Mendillorriko bikoteari.

Lizarrako txapelketan irabazi eta galdu

Lizarrako txapelketan, infantil mailan, Barriola eta Iparragirrek 4 eta 18 galdu zuten eta Olano eta Tolosak 18 eta 9 irabazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun