Maiatzaren 18tik 31ra, bi asteko Aste Kultural luzea eginen dute Leitzan

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 18a, 13:28
Maiatzaren 31ko artisau azokan, ehoziri lanak ikusteko aukera izanen da aurten ere. TTIPI TTAPA

Denetariko ekitaldiak izanen dira hogeita hamekagarren edizio honetan

Astelehen arratsaldean hasiko da maiatzaren bukaera arte iraunen duen Leitzako XXXI. Aste Kulturala. Denetarik izanen da bi aste iraunen duen Kultur Aste honetan.
Maiatzak 18
19:00etan liburutegian leitzakultura.neten aurkezpena.
20:00etan Aurreran hitzaldia: Guatemalako bizipenak.

Maiatzak 19
20:00etan zineman hitzaldia: eskularien eskuetako gatazkak.

Maiatzak 20
20:00etan Aurreran hitzaldia: Atondu liburuaz; eta Euskal Jantzien Atontze tailerra.

Maiatzak 22
15:30-16:30 eskolan Xamariko jolasak.
17:00etan eskolan antzerkia: Xamarikoren kutxa magikoa.
20:00etan Aurreran hitzaldia: Jaki(te)az.
23:00etan Peritzan rock kontzertua Hoey & The Mussels taldearekin.

Maiatzaren 23an hainbat ekitaldi Gaztetxean

Maiatzak 23
11:00-13:00 igerilekuan graffiti tailerra: emaiozu igerilekuari sensualitate puntu bat (12-15 urte).
12:00etan Gaztetxean antzerkia: Eta karmele.
14:30ean Gaztetxean, bazkaria.
Ondotik, argazki emanaldia eta hitzaldia: Hegoameriketara bidaia.
19:00etan kalejira FTF Stree Bandekin.
21:00etan Gaztetxean luntxa.
23:00etan Gaztetxean kontzertua.

Maiatzak 24
10:00-14:00 Gorrittenean Peru-harrira bisita librea.
12:30ean aurkezpena.
18:30ean organo kontzertua.
20:00etan zineman dantza garaikidea: Locus desertus.

Heldu den astea ere mugitua

Maiatzak 25
20:00etan Aurreran ahozko ondarea proiektuaren aurkezpena.

Maiatzak 26
19:00etan liburutegian hitzaldi-ikastaroa: Ordenagailu bat erosi duzula? Eta zertarako?

Maiatzak 27
19:00etan Aurreran hitzaldia: Haurren adopzioa.
Ondotik jolasaldi irekia.

Maiatzak 28
20:00etan Aurreran hitzaldia: 1512. urteko Nafarroaren konkista (Floren Aioz).

Maiatzak 29
20:00etan Torrean antzerkia: Nik egin beharko & ko (Pantxika Iamur, Zirika Zirkus).
00:00etan Torrean heavy kontzertua Kantaflor taldearekin.

Artisau azoka bukatzeko

Maiatzak 30
9:30ean plazatik oinez abiatu eta eskalada saioa trenbidean (Kandaletxen).
11:00-13:00 igerilekuan graffiti tailerra: emaiozu igerilekuari sensualitate punttu bat II.
19:00etan zineman Mendiko Eskia Kaukason ikuskizuna (Fidel Mendia eta Ian Baquerin).
20:30ean plazan folk kontzertua (Keltiar Aldea).

Maiatzak 31
11:00-20:00 plazan XXXI. artisau azoka.
20:00etan plazan dantzaldia Garraxi taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun