Urteko bigarren marka ahalegina egin zuen apirilaren 25ean Inaxio Perurena Leitzako harri jasotzaileak jaioterrian, eta hutsik egin gabe bizkarreratu zuen 234 kiloko zilindroa esku bakarrarekin.
Bortz minutuko txanda bakar batean berdindu zuen 234koa sorbaldan, jasoaldi ona eginez, gainera. Hiru potetan jaso zuen gerritik bizkarrera, 22 segundotan. Berotzerakoan arazoren bat eduki zuen, baina proba puntuagarrian txukun ibili zen eta horrenbertzez, marka pertsonal berria ezarri zuen.
Perurena II.ak aurten lortu duen bigarren marka izan da 234ko zilindroarekin egin duena. Izan ere, duela bi hilabete 295 kiloko errektangularra jaso zuen bi eskuekin Azpeitian (Gipuzkoa).
Esku bakarreko jardunari dagokionez, Perurena II.a bigarrena da sailkapenean IƱaki aitaren gibeletik. Aitak 267koarekin du marka ezarria. Inaxiok , berriz, 230ekoa bizkarreratu zuen joan den urteko otsailean.