Santakruzeko erromeria

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 13a, 13:29

Maiatzaren lehenengo igandean, ohitura den bezela, Santakruzeko ermitara erromeria egin zen. Aurten eguraldiak lagundu egin zuen, baina jendearen parte-hartzea oso eskasa izan zen. Ohiturak mantendu nahian, batzuen esfortzua ikusten da, ermita garbi eta egun horretarako prestatua egoten delako, meza ondorengo hamaiketakoa ere izaten da eta maiatzeko loreak neska gaztetxoen eskutik. Eskertzekoa da, eurei esker gauza eder bat zutik mantentzen baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun