Adur Etxezarreta bikain eskiatzen

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

Adur Etxezarreta, 13 urteko gazte eskiatzailea, Nafarroko Eski Klubeko partaidea da eta izugarrizko marka egin du: Espainiko Txapelketan hirugarren postua lortu baitu. Horretaz aparte, urteko eskiatzaileen sailkapenean infantilen kategoriako lehen mailan lehen postuan dago. Txapelketa hiru fasetan jokatu zuten: lehena eta bigarrena Candanchun eta Alto Campon izan zen, eta 60 hoberenek Sierra Nevadan finala jokatu zuten. Hiru modalitate diferentetan lehiatu ziren kirolariak: super gigante; gigante eta slalom deitzen direnetan. Super Giganten lehen postua lortu zuen; gigantean hirugarren gelditu zen eta slalomean laugarren. Sailkapen orokorrean, hiru probak hartzen dira kontuan eta hor hirugarren gelditu zen.

Kontuan izan behar da aste buruetan bakarrik entrenatzen duela, eta benetako dohaiak izango ditu Adurek horrelako markak egiteko, Animo eta segi gogor lan egiten, hemendik aurrera zertaz hitz egin emango du eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun