Amazabaleko ikasleak ‘hezkuntza sistema propioaren alde’ greban

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

TTIPI TTAPA

Ikasle Abertzaleak apirilaren 30erako greba deialdiari erantzunez, Amazabal institutuko hainbat ikasle kalera irten ziren. Elkarretaratzea eta manifestazioaren ondotik, plazan bi taldetan banatu ziren ikasleak. Batzuk jolas egin zuten eta besteek, berriz, udaletxetik zintzilikatu zuten pankarta: Gure Hezkuntza Sistema propioaren alde! Eskubide demokratikoen alde! Hezkuntza hezkidetzailea! Euskal Eskola Nazionala!.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun