Nafarroako Herriarteko Pilota txapelketan lehia estua izan dute Leitzak eta Uhartek

Juana Mari SAIZAR 2009ko mai. 13a, 13:20
Anartz Olanok Zaramagako txapelketan ere beste txapel bat eskuratu du. TTIPI TTAPA

Bina partida irabazi eta tantoetan ere berdinduak gelditu ziren

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan aski lehia estua izan zuten Leitzak eta Uhartek joan den astean. Senior mailan, ostegunean jokatutako partidan, Leitzako Oihan Alduntzin eta Mikel Iriartek 8 eta 22 galdu zuten Uharteko bikotearen kontra. Ostiralean, alebin mailan ere gaizki hasi ziren kontuak leitzarrentzat, Jon Lezeak eta Ander Eskuderok 8 eta 18 galdu baitzuten. Baina infantil mailan, Anartz Olanok eta Mikel Hernandorenak 18 eta 10 irabazi zuten eta jubenil mailan, Xabi Jaunarenak eta Jon Jaunarenak 22 eta 6 atera ziren garaile. Gauzak honela, bina partida irabazi ez ezik, tanteoan ere berdinduak gelditu ziren, 56na tantu atera baitzuten Leitzak nahiz Uhartek.

Nafarroako Kirol Jolasak

Nafarroako Kirol Jolasetan ere aritu dira aste hondarrean Aurrerako pilotariak. Leitzan, larunbat goizean jokatutako partidetan, bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Erasok eta Aimar Gilek 18 eta 13 irabazi zioten Sutegiko bikoteari. Bigarren mailako infantiletan, IƱaki Saralegi eta Lenitz Galartzak 12 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin eta lehen mailako kadetetan, Joxerra Aldaregiak eta Mikel Hernandorenak 9 eta 22 galdu zuten Aldabideko bikotearekin. Etxetik kanpo jokatutako partida bakarrean, bigarren mailako infantiletan, Mikel Sagastibeltza Egues eta Xabi Zubiriak 1 eta 18 irabazi zioten Burlatan Zugarraldeko bikoteari.

Anartz Olano Zaramagan eta Iriarte Getxon txapeldun

Aurrerako Anartz Olano aresoarrak eta Tolosak Zaramagako txapelketa irabazi zuten larunbatean infantil mailan, Ruiz eta Gonzalez-I 18 eta 10 irabazita. Getxoko txapelketan berriz, Iriarte leitzarrak LarraƱagarekin bikote eginez 22 eta 16 irabazi zuen Beitia eta Bengoetxeaeren kontrako finala.

Beste txapelketak

Lizarrako txapelketan denetatik izan zen. Infantil mailan 17 eta 18 galdu zuten Eskuderok eta Erasok eta 18 eta 6 irabazi Barriolak eta Iparragirrek; kadete mailan, 4 eta 18 galdu zuten Onsalok eta Erasok. Ordiziako txapelketan, infantil mailan, 18 eta 13 irabazi zuten Olanok eta Gartziarenak. Elgetako txapelketa handian, senior mailan 22 eta 6 irabazi zuen Jon Jaunarenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun