Euskal Herriko lur gaineko sokatira txapelketan hasi da Areso

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 12a

Hirugarren izan zen Berriatuan jokatutako 680 kiloko lehen saioan

Maiatzaren 10ean abiatu zen lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa, Berriatuan (Bizkaia), eta Goiherri A-k eman zuen lehen soka kolpea 680 kiloko lehen jardunaldia irabazita. Erandiokoek saioko tiraldi guztiak irabazi zituzten, Gaztedirekin eta Aresorekin hortzak estutu behar izan bazituzten ere.

Areso hirugarren

Gaztedik Goiherri A-ren aurka galdu zuen soilik; Aresok Goiherri A eta Gaztediren aurka, Mutrikuren aurka gogor lehiatu behar izan zuen; Mutrikuk Goiherri A, Gaztedi eta Aresoren aurka galdu zuen, eta mendean hartu zituen Goiherri B eta Getxo; Goiherri B-k eta Getxok, Berriz, tiraldi bana irabazi zioten elkarri.

Hurrengo saioak

Pisu horretako hurrengo jardunaldia heldu den larunbatean (maiatzak 16) jokatuko da Azkoitian (Gipuzkoa) eta finala maiatzaren 23an jokatuko da Endoian (Gipuzkoa).

680 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena:

1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 15 puntu.
2. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia): 12 puntu.
3. Areso (Nafarroa): 9 puntu.
4. Mutriku (Gipuzkoa): 6 puntu.
5. Goiherri B (Erandio, Bizkaia): puntu 1.
Getxo (Bizkaia): puntu 1.

680 kiloko sailkapena, sailkapen orokorrari begira:

1. Goiherri A (Erandio, Bizkaia): 6 puntu.
2. Gaztedi (Laukiz, Bizkaia): 5 puntu.
3. Areso (Nafarroa): 4 puntu.
4. Mutriku (Gipuzkoa): 3 puntu.
5. Goiherri B (Erandio, Bizkaia): 1,5 puntu.
Getxo (Bizkaia): 1,5 puntu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun